JORGE, ZURE IKASKIDE ETA IRAKASLE GUZTION IZENEAN ZORIONAK!!!
Honako hau Xabier Leteren abesti ezagun bat da, sehaska kanta bat, zuri eskaini nahi dizugu:
Amaren bularra
haurraren janari,
haurraren negarra
beti hunkigarri;
baratz honen erdian
goseak nago ni,
zure bular laztanen
antsiz ta egarriz.
Zure bular politak
zerrien jostailu,
edertasunak kontuz
gorderik behar du;
zaude isilik, haurra!
ez egin negarrik,
munduak ez du-eta
malkoen beharrik.
Haunditzen zeranean
ikusiko duzu
isilik egoteak
zenbat balio dun;
jarrai zure bidetik,
hobe da horrela,
gauza denen gainetik,
haizea bezala.
Amaren bularra
haurraren janari,
aterpe samur hontan
lo hartu nahi dut nik.
OHARRA: Olatz Zugastik ere, Benito Lertxundiren bikoteak, badu sehaska kantez osatutako CD bat.
jeje, eskerrik asko denei!! oso polita abestia eta detallea. mila esker
ResponderEliminarzorionak george coloradotik, ondo gaude hemendik, momentuz leku polita eta jende jatorra, gaur Moaben gaude eta orain Flagstaffera joango gara
ResponderEliminarEman agurtuak denei,agur
Inigo
Iñigo!!!
ResponderEliminarZer moduz Coloradon? Ez dakit ze eguraldi daukazuen hor, baina hemen elurra ari dut gogotik! Pasa ondo eta aprobetxatu tope. Besarkada handi bat Maizpidetik. Izan ondo.
kaixo iñigo, pozten naiz ondo egoteaz. gu hemen beti bezala, lan eta lan, badakizu nola den aintzane...jajaja,hau txantxa da aintzane,jaja. beno espero dut ondo jarraitzea eta ondo pasa. elkar ikusiko dugu. jorge
ResponderEliminarJe, je, orain Colarado joan zinan, elurra agertu da eta ibaian ur handia darama, oso ziregarri izan da ibaia jeiztea, ondo pasa eta contuz indioak, besarkada bat.
ResponderEliminarOscar
zergatik "zorionak" eta ez "sentitzen dut" bat. Umeak ekarri ez da hain zoriontsuak. Nik Jorgeri emango nindukezu "sentitsen dut" bat, ez dakizu zein etortzen zaizula.
Eliminar"sentitzen dut" esan behar badiozu, eman aurpegia eta esan nor zaren. Bota duzu bota beharrekoa eta nor zaren esan gabe ezkutatu zara. Ez zara oso ausarta izan, nahiz eta pentsatzen dudan nor zaren!!! kar, kar, kar
ResponderEliminarIñigo Coloradon dagoen bitartean gu hemen izango gara, beraz, idazlanak egiten jarraitu beharko dugu, a ze erremedio!!! Eutsi goiari, kuadrila!!!
ResponderEliminar