2012/01/24
2012/01/22
ZENBAT IDATZI?
Gutxienik hamar bat galdera biltzeko arazorik izaten ez duzunean, ideia mordoska bat izango duzu idatzia osatzeko. Baina gerta dakizuke idazten hasi eta oso lerro gutxi betetzea atera dituzun ideia “mamitsu” horiekin. Zeure buruari ari zarelako edota irakaslearentzat ari zarelako gertatzen da hori. Idazlearen rola hartzen baduzu, ordea, konturatuko zara ideiak ez dituzula behar bezala garatu, oso adierazpide trinkoa duzula.
Gure
idazlanaren hezurdura mamiz hornitzen ahalegindu nahi dugu atal
honetan, hots, aukeratu ditugun ideia horiek garatu egin beharko ditugu
aditzera eman nahi dugun hori ulergarri egiteko. Hala
izanik, kontuan hartu behar dugu ZERESANA hartzaile edo irakurle
jakinari zor diogula: norbaiti zuzentzen gatzaizkio eta komunikazio-xede
jakina dugu. Hortxe legoke gure idazteko zailtasunaren gakoetako bat;
alegia, irakulearengan pentsatu, oso zaila baita ezerezari ezer
komunikatzea.
Ideien garapenerako aholkuak:
Ideien garapen borobilagoa egiten laguntzeko idatzizko komunikazioaren ondoko bi osagaiok finkatzeak lagundu egingo dizu:
- HARTZAILEA: Pentsatu behar duzu zure idazlana irakurriko duenak zuk gaiari buruz esango diozuna ezagutu nahi duela. Beraz:
. Mamiaz izango du jakinmin, ez da zure hizkuntza maila neurtzen arituko
. Ez eman gauzak jakintzat, informatu guztiaz.
Hau kontuan hartzen baduzu, zure idazlanak “naturalagoak” izango dira.
- HELBURUA: Erabaki
idazten hasi aurretik zein helburu duen zure idatziak, alegia, zer den,
oro har, gaiari buruz komunikatu nahi duzuna. Helburu bat finkatzeak
zure idazketa-ariketa koherenteago egiten lagunduko dizu.
ARIKETA
OPORRALDI BEREZIAK
Gure gizartean badirudi lanak gure bizimoduaren ardatz izateari utzi eta aisiak hartu diola leku. Egun ez dago zalantzarik lanak baduela garrantzirik, bestela erreparatu besterik ez dugu horrek ekartzen dizkigun buruhausteei, baina gizarteak bere egiturak, baliabideak, azturak aldatu egin ditu eta aisiaren kulturari tarte egin.
Kultura berri honetan oso adieragarria da oporrek duten garrantzia; izan ere, familia berean bizi dira lehengo ohiturei jarraitu eta inoiz oporraldirik egin ez dutenak eta urtero, hutsegin gabe, eta batzuetan ahalegin ekonomiko handia eginda, oporraldi bikaina egiten dutenak.
EGITEKOA:
. Aurreko atalean bezala, bilatu gaiari buruzko 10 aztergai.

ANIMALIAK GURE ARTEAN
Animaliak eta gizakiak aspaldi bizi dira elkarrekin. Elkarbizitza horretara hobeto edo okerrago moldatu gara batzuk eta besteak. Gehienetan, animaliak kaltetu izan dira, dela beren ingurune naturalari eraso egin zaiolako, dela gure probetxurako meneko ditugulako, dela zooetan, zirkoetan, hirietan... itxi egiten ditugulako. Beti, ordea, ez dute gure krudelkeria jasan behar izaten, bai baitira animaliak estimatu, defendatu eta zaintzen dituzten gizasemeak. Batzuek, maitatu ere, maitatzen dituztela aitortuko dizute.
Horrenbestez, badago alderik egoera batzuen eta besteen artean. Egin dezagun hausnar horren inguruan eta bildutako ideietan oinarrituko gara, oraingoan bai, denak uztartuz, idazlanaren zirriborrotxoa egiteko.
. ZERESANAren bilaketa horretan, egin dezgun aurrera. Orain, 10 azterpuntu biltzen saiatuko gara, delako gaiaren inguruko idazlana borobiltzeko baliagarri izan dakizkigukeenak. Gomendatzen dizugu galdera moduan formual ditzazula eta orokorrenetik konkretuenera ordenatuz bil ditzazula ondoren idazten hasteko, testuaren haria nondik nora eraman errazago erabakitzeko.
. Ondoren puntu bakoitza garatu eta egiazta ezazu zenbaterainoko mamia duen bakoitzak.
. Horren arabera egoki deritzezunak aukeratu, ordenatu eta prestatutako guztia berridatzi idazlana osatuz.
1- Nolako animaliak ditugu gure artean?
2- Zergatik dira etxabereak hain estimatuak?
3- ...
4- ...
5- ...
6- ...
7- ...
8- ...
9- ...
10- ...

SUKALDARITZA EUSKAL HERRIAN
Jakina da Euskal Herrian jateko kontuek berebiziko garrantzia dutela eta gure bizimodu eta aisialdian leku ederra betetzen dutela. Horixe da, hain zuzen, lehen ariketa hau egiteko aukeratu dugun gaia.
Eman dezagun, honi buruzko idazlan bat egin nahi dugula. Zer esango zenuke zeuk? Bada, horixe duzu ariketa honen helburua, ZERESANA aurkitzea, alegia.
A) ARIKETA
20 minutu dituzu gaiaren inguruan ahalik eta ideia gehien biltzeko.Ideia horiek esaldi edota lerrokada txikietan adierazi, ez eskema moduan. Ez du garrantzi handirik elkarren artean ez lotzeak, baina esaldi borobilak egin.
B) ZUZENKETARAKO GIDA
-Orain irakur ezazu proposatzen zaizun galdera-zerrenda eta jarri gurutze bat ariketa egitean bildu dituzun ideiekin bat datozenen ondoan
-Ondoren, zerrenda honetatik kanpo zuk bildu dituzun beste puntuak idatzi.
-Zenbatu gure galdekizuneko gurutze bakoitzeko puntu bat eta aparte zuk proposatutako bakoitzeko bi puntu
-Irakur ezazu ondoren aurkituko duzun ebaluazio-gida eta kontuak atera.
GALDERA-ZERRENDA:
-Zeri deitzen zaio sukaldaritza?
-Euskal Herrian ondo jaten al da?
-Zer da sukaldaritza berria?
-Euskal Herriko sukaldarien ospea
-Atzerriko sukaldaritzak gustuko ditugu?
-Jateko ohitura berriek ba al dute eraginik gure artean?
-Sukaldaritzaz gozatzea garestia al da?
-Eguneko sukaldaritza zaindu eta estimatzen da hemen?
-Sukaldaritzak ba al du loturarik bizimoduarekin?
-Sukaldaritza kultura al da?
C) EBALUAZIOA
Balora ezazu zure lana ebaluazio-gida honek proposatzen dizunaren ildotik. Horretarako, lehendabizi, zuzenketarako gidan esandakoa egin, kontuak atera, alegia.
0-2 puntu: oraindik zure etorria ez da nahikoa edo, agian, gakoa zera da: jateko kontuetan ez zaude behar bezala jantzia.
3-5 puntu: ez etsi! Bide zuzenetik zoaz
6-8 puntu: baduzu zer esan
9tik gora puntu: Primeran! Zeuk bai jakin tripa asetzen!
LABURPENA
IDEIEN BILKETA hau ezinbestekoa lana dugu taxuzko zerbait idatziko badugu. Oso garrantzitsua da idazten hasi aurretik ZER ESAN erabakia izatea.
Hasieran zaila dirudi, baina trebatuz gero, erraza gerta liteke. Egiozu galde zeure buruari eta ZER ESAN aurkituko duzu.

TESTUGINTZA (testuaren kanpo-egitura)
BETIKO ARAZOAK
ZER ESAN?
Batzuetan
ez dakigu zer esan, beste batzuetan aldiz, badugu zer esan, baina zaila
egiten zaigu esan nahi dugun hori testura moldatzea; alegia, idatzizko
komunikazioak dituen “arauetara” moldatzea. Horregatik, ariketa batzuk egitea komeni izaten da horretan trebatzeko. Hala,
zeresana biltzeko trebetasuna ez ezik, bat-batekotasuna ere garatu ahal
izango dugu. Horretarako, ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta
ideia-multzorik handiena biltzen saiatu beharko dugu idazketaren lehen
pauso nagusia eraginkortasunez betetzeko, prestakuntzarena, hain zuzen.
Informazioa biltzeko aholkuak:
- Ekarri
gogora gaiari buruz irakurri dituzun artikuluak, ikusitako
erreportajeak, entzundako iritziak… Izan ere, hein handi batean zeresana aukeratzeak dokumentazio-lanarekin zerikusirik badu eta.
- Osatu
galdera multzoa buruan dituzun ideia horiek biltzeko. Ez hasi
erantzunetatik, ondoren baztertuko dituzu erantzuten zailak zaizkizun
galderak.
- Idazki
guztietan badira zenbait puntu edo aztergai sakonki garatu ez baina
aipatu, aipatu egiten direnak gaiaren nondik norakoa borobiltzeko;
horiek ere behar ditugu idatzizko testua osatzeko, ez itzazu gutxiets;
izan ere, puntu mamitsuak bezain garrantzitusuak dira testuaren harian.
- Adibideak,
datuak, pasadizoak, iritziak… ere oso interesgarriak dira testuan
garatzen ditugun puntuak hornitzeko. Horiek ere badira zeresana.
ARIKETA. HUTSUNEAK BETE. BERTSOLARIEN AMEI.
ARIKETA.
-BERTSOLARIEN AMEI-
1.-Gertutik bizi izan
dute ____________
Poltsikoak kleenexez
goraino ________
Agurren bat prestatu
diegu ________
eta eurentzat da gaurko
bertso _____________
Gure amek hainbeste
merezi dute _______-
2.-Bertsolarion ama
gu ___________
Hantxe egoten dira
saio ___________
Eskuekin dantzatuz
hiru-lau __________
Ze estiloa duten
_____________
Pantojak ere ez luke
egingo ________
3.-Beste batzuk ez dira
ausartzen _________
Pentsatuz zenbat aldiz
geldituko _________
Errekorritzen dute
frontoiko ______
Pauso horiek kontatu
ezkero _________
Helduko lirateke
maratoi ________
4.-Lasaitasunez egin
ohi dute _________
Saio bukaera hel-
tzean ________
Euren lekuan jarri
behar dugu _____
Bertsolarion amak
omendu ________
Ama bertsolariak
izaten ________
5.-Baina titularretan
beti dira _________
Gure kasuan behintzat
ikusten da ________
Norbaitek horri buruz
idatzi nahi _______
Abizena baino lehen
izena __________
Arantxa eta Mirenen
alabak __________
(10ko txikia)
1.-Ez dut gogoan lehen musua
lehendabiziko ________
Ez dut gogoan bizi irauteko
bertatik edan ___________
Nahiz eta ahaztu amak
lehenengo eginiko ________
Ziur naiz hortik datorkidala
bertsotarako _________
2.-Nire herriko neskatxa maite
kantatzen zidan __________
Eta halaxe hasi ohi nintzen
egunero _____________
Gaur gure amaren sehaska kantez gogoratzen naiz ___________
Haren ahotsa ateratzen zait
kantuan __________
3.-Nahiz eta gutxitan aipatu dudan
bertsotan bere __________
Nahiz txapelketan bere lekua
den guztietan __________
Sarri esan dit nire fansetan
handiena bera ________
Baina ez daki ni neu naizela
bera miresten _____________
4.-Haren ondoan bizi izan
naiz erregina bat ___________
Ezin zitekeen hobeto bete
ama on baten ___________
Segundu batez pentsatuz gero
ni epaile bat ___________
Euren buruan jarriko nuke
Euskal Herriko _________
5.-Etxe barruko lamia eta
inguruetako _________
Bihar goizean hurbil zaitezte
goxo-goxo ____________
Eta esaiozue orain artean
lotsaz gordetako _________
“Eskerrik asko guztiagatik
asko maite zaitut ___________”
(8ko handia)
-Maddalen Arzallus-
-Miren Amuriza-
Bertso eguna 2010
Sartu oin hauek dagozkien lekuetan
1.- tarteka / beteta / gogoeta / eta / txapelketa
2.-abanikatzeko / bakoitzeko / animatzeko / panfleto / hobeto
3.- luzera / sartzera / batera / sarrera / ote da /
4.- bederen / ote garen / zeren / hasperen / ondoren
5.- klaru / tabu / gara gu / daukagu / badu
1.- beharra / bularra / indarra / irrifarra
2.- gauetan / ametsetan / nagoenean / plazetan
3.- zailena / izena / duena / dela
4.- bezala / txapela / naizela / papera
5.- dama / beregana / dena / ama
2012/01/16
ARIKETA. HUTSUNEAK BETE
Bilbo eta Ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Honako testu honetatik esaldi batzuk atera eta behean
jarri ditugu. Lotu bakoitza dagokion hutsunearekin. Kontuan izan bi sobera
daudela.
Martxoaren 29an jarri zen berriro martxan Bilbo eta
Ingalaterra arteko ferry-zerbitzua. Oraingoan, Brittany Ferries enpresa bretoiak
hartu du lan horren ardura, Pride Of Bilbao ontziak zerbitzua eten eta
urte-erdira. Cap Finistere izeneko ontziak astero lautan egingo du Bilbo eta
Portsmouth arteko bidea; astearte eta larunbatetan irtengo da Bilbotik eta
astelehen eta ostiraletan Portsmouthetik.
Martxoaren 29ko 07:30ean heldu zen Cap Finistere itsasontzia Zierbenako portuko A3 andenera, iragarritako orduan, baina aurreikusi baino ordu-erdi beranduago irten zen portutik, 11:00etan. Ontzia ez zen beteta etorri, baina bidaiari asko ekarri zituen,____________(1)____________. Are gehiago, bertan zerbitzu berria jarri duen Brittany Ferries enpresako hainbat zuzendari eta Frantziako zenbait kazetari ere etorri ziren. Barku handia da Cap Finistere eta hamazazpi urtetan Bilbo eta Ingalaterra lotu zituen Pride Of Bilbaok baino ibilgailu gehiago har ditzake bere baitan: Berrehun eta hirurogeita hamar gela dauzka, seiehun eta berrogeita hamar ohatze guztira, eta ehun eta hamar kamioi eta laurogei ibilgailu eraman ditzake, nahiz eta ohikoena izango den hirurogeita hamar kamioi eta berrehun eta berrogeita hamar ibilgailu hartzea. Horretan datza Brittany Ferriesen apustua: ibilgailuentzat plaza gehiago jartzean.
Pride Of Bilbaok baino ibilgailu gehiago
Gogoratu dezagun P&O enpresak kudeatutako Pride Of Bilbaok, hamazazpi urtez Bilbo eta Portsmouth arteko zerbitzua eskaini ostean, _____________(2)____________. P&Oko arduradunen esanetan, zerbitzua defizitarioa zen, eta Pride Of Bilbao ferrya berritzeko premian zegoen; hortaz, ezin zuten halako inbertsiorik egin eta ______________(3)_________________. Horren harira, Brittany Ferries enpresako presidente Jean-Marc Roué-k Cap Finistere barkuan bertan azaldu zuen "giltza merkantzien garraioa" dela: "Guk Pride Of Bilbaon sartzen ziren ibilgailuen kopurua hirukoiztu dezakegu. Bidaiariak oso garrantzitsuak dira, baina garajea beteta edukitzea ezinbestekoa da".
Izan ere, Pride Of Bilbao kendu zutenean, Bilboko Portu Agintaritza, Santurtziko Udala eta Eusko Jaurlaritza hainbat ontzi-enpresarekin harremanetan jarri ziren zerbitzua berrabiarazteko. Azkenean, Bretainiako Brittany Ferries izan zen interes handiena jarri zuena, eta dagoeneko indarrean dago zerbitzua. Are gehiago, Portu Agintaritzak hainbat egokitzapen egin behar izan ditu Zierbenako portuan, bidaiariek harrera-gune egokia eta guztientzat adina aparkaleku izan ditzaten.
Astean birritan Bilbotik irteera
Cap Finistere asteartero irtengo da Zierbenako portutik 10:30ean, eta 24 bat ordutan Portsmouthen izango da. Larunbatetan, berriz, 20:45ean irtengo da portu beretik Ingalaterrara joateko. Bestalde, Portsmouthetik astelehenero eta ostiralero irtengo da Bilborantz. Nabarmendu beharra dago, asteleheneko ibilbidean ferryak eskala egingo duela Roscoffen (Frantzia).
Gainontzeko zerbitzuei dagokienez, Cap Finisterek bi jatetxe, hiru taberna, hainbat saltoki, igerilekua eta ile-apaindegia ditu bere baitan.
Ontzi-enpresako presidente den Jean Marc Roué-k nabarmendu zuen Brittany Ferries-ek 2010ean 2,5 milioi bidaiari, 700.000 ibilgailu eta 200.000 kamioi garraiatu zituela eta orain dela 38 urte enpresa sortu zutenetik _____________(4)______________.
Bilboko Portua, ezagunago
Bilboko Portu Agintaritzako presidente den Jose Ramon de la Fuentek ere oso hitz onak izan zituen ferry-zerbitzu berriaren inguruan. Azaldu zuen Cap Finisterek Zierbenatik jardun ahal izateko Zierbenako portuko gunea _________________(5)_______________, baina ahaleginak merezi izan duela. "Bilboko Portua ezagun bilakatzen hasia da, eta itsas bidaiak egiten dituzten gero eta itsasontzi gehiago etortzen dira hona". Horrez gain, De la Fuentek aurreratu zuen nazioarteko konpainia gehiagorekin harremanetan daudela eta seguruenik _______________________(6)______________.
Estreinako joanaldian ferry honek Ingalaterrako turistak izan zituen bidaiari eta kamioi eta guzti bidaiatu zuten garraiolariak pozik zeuden, oro har, ontzi berri honek emandako zerbitzuarekin; hala jakinarazi ziguten kazetarioi, ________________(7)_______________. Izan ere, orain barkuak bidaiariak Zierbenan hartzen dituenez, jaitsi egin da Santurtzin, herrian, gelditzen diren bidaiarien kopurua; ___________(8)___________.

1.- | hazkunde handia izan duela | |
---|---|---|
2.- | 2012an AEBetako Carnivale enpresaren barku batzuek geldialdia egingo dutela Bilbon | |
3.- | baina ez ziren iritzi berekoak Santurtziko ostalariak | |
4.- | 2010eko irailean eten zuela betiko zerbitzua | |
5.- | zabaldu eta terminala handitu behar izan dutela | |
6.- | zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuten | |
7.- | baita kamioi eta ibilgailu ugari ere | |
8.- | eta horren kexu dira bertan negozioak dituztenak |
2012/01/14
2012/01/13
2012/01/12
2012/01/10
Suscribirse a:
Entradas (Atom)