BETIKO ARAZOAK
ZER ESAN?
Batzuetan
ez dakigu zer esan, beste batzuetan aldiz, badugu zer esan, baina zaila
egiten zaigu esan nahi dugun hori testura moldatzea; alegia, idatzizko
komunikazioak dituen “arauetara” moldatzea. Horregatik, ariketa batzuk egitea komeni izaten da horretan trebatzeko. Hala,
zeresana biltzeko trebetasuna ez ezik, bat-batekotasuna ere garatu ahal
izango dugu. Horretarako, ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta
ideia-multzorik handiena biltzen saiatu beharko dugu idazketaren lehen
pauso nagusia eraginkortasunez betetzeko, prestakuntzarena, hain zuzen.
Informazioa biltzeko aholkuak:
- Ekarri
gogora gaiari buruz irakurri dituzun artikuluak, ikusitako
erreportajeak, entzundako iritziak… Izan ere, hein handi batean zeresana aukeratzeak dokumentazio-lanarekin zerikusirik badu eta.
- Osatu
galdera multzoa buruan dituzun ideia horiek biltzeko. Ez hasi
erantzunetatik, ondoren baztertuko dituzu erantzuten zailak zaizkizun
galderak.
- Idazki
guztietan badira zenbait puntu edo aztergai sakonki garatu ez baina
aipatu, aipatu egiten direnak gaiaren nondik norakoa borobiltzeko;
horiek ere behar ditugu idatzizko testua osatzeko, ez itzazu gutxiets;
izan ere, puntu mamitsuak bezain garrantzitusuak dira testuaren harian.
- Adibideak,
datuak, pasadizoak, iritziak… ere oso interesgarriak dira testuan
garatzen ditugun puntuak hornitzeko. Horiek ere badira zeresana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario