ANIMALIAK GURE ARTEAN
Animaliak eta gizakiak aspaldi bizi dira elkarrekin. Elkarbizitza
horretara hobeto edo okerrago moldatu gara batzuk eta besteak.
Gehienetan, animaliak kaltetu izan dira, dela beren ingurune naturalari
eraso egin zaiolako, dela gure probetxurako meneko ditugulako, dela
zooetan, zirkoetan, hirietan... itxi egiten ditugulako. Beti, ordea, ez
dute gure krudelkeria jasan behar izaten, bai baitira animaliak
estimatu, defendatu eta zaintzen dituzten gizasemeak. Batzuek, maitatu
ere, maitatzen dituztela aitortuko dizute.
Horrenbestez, badago alderik egoera batzuen eta besteen artean. Egin
dezagun hausnar horren inguruan eta bildutako ideietan oinarrituko gara,
oraingoan bai, denak uztartuz, idazlanaren zirriborrotxoa egiteko.
. ZERESANAren bilaketa horretan, egin dezgun aurrera. Orain, 10
azterpuntu biltzen saiatuko gara, delako gaiaren inguruko idazlana
borobiltzeko baliagarri izan dakizkigukeenak. Gomendatzen dizugu galdera
moduan formual ditzazula eta orokorrenetik konkretuenera ordenatuz bil
ditzazula ondoren idazten hasteko, testuaren haria nondik nora eraman
errazago erabakitzeko.
. Ondoren puntu bakoitza garatu eta egiazta ezazu zenbaterainoko mamia duen bakoitzak.
. Horren arabera egoki deritzezunak aukeratu, ordenatu eta prestatutako guztia berridatzi idazlana osatuz.
1- Nolako animaliak ditugu gure artean?
2- Zergatik dira etxabereak hain estimatuak?
3- ...
4- ...
5- ...
6- ...
7- ...
8- ...
9- ...
10- ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario