Bilbo eta Ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Honako testu honetatik esaldi batzuk atera eta behean
jarri ditugu. Lotu bakoitza dagokion hutsunearekin. Kontuan izan bi sobera
daudela.
Martxoaren 29an jarri zen berriro martxan Bilbo eta
Ingalaterra arteko ferry-zerbitzua. Oraingoan, Brittany Ferries enpresa bretoiak
hartu du lan horren ardura, Pride Of Bilbao ontziak zerbitzua eten eta
urte-erdira. Cap Finistere izeneko ontziak astero lautan egingo du Bilbo eta
Portsmouth arteko bidea; astearte eta larunbatetan irtengo da Bilbotik eta
astelehen eta ostiraletan Portsmouthetik.
Martxoaren 29ko 07:30ean heldu zen Cap Finistere itsasontzia Zierbenako portuko A3 andenera, iragarritako orduan, baina aurreikusi baino ordu-erdi beranduago irten zen portutik, 11:00etan. Ontzia ez zen beteta etorri, baina bidaiari asko ekarri zituen,____________(1)____________. Are gehiago, bertan zerbitzu berria jarri duen Brittany Ferries enpresako hainbat zuzendari eta Frantziako zenbait kazetari ere etorri ziren. Barku handia da Cap Finistere eta hamazazpi urtetan Bilbo eta Ingalaterra lotu zituen Pride Of Bilbaok baino ibilgailu gehiago har ditzake bere baitan: Berrehun eta hirurogeita hamar gela dauzka, seiehun eta berrogeita hamar ohatze guztira, eta ehun eta hamar kamioi eta laurogei ibilgailu eraman ditzake, nahiz eta ohikoena izango den hirurogeita hamar kamioi eta berrehun eta berrogeita hamar ibilgailu hartzea. Horretan datza Brittany Ferriesen apustua: ibilgailuentzat plaza gehiago jartzean.
Pride Of Bilbaok baino ibilgailu gehiago
Gogoratu dezagun P&O enpresak kudeatutako Pride Of Bilbaok, hamazazpi urtez Bilbo eta Portsmouth arteko zerbitzua eskaini ostean, _____________(2)____________. P&Oko arduradunen esanetan, zerbitzua defizitarioa zen, eta Pride Of Bilbao ferrya berritzeko premian zegoen; hortaz, ezin zuten halako inbertsiorik egin eta ______________(3)_________________. Horren harira, Brittany Ferries enpresako presidente Jean-Marc Roué-k Cap Finistere barkuan bertan azaldu zuen "giltza merkantzien garraioa" dela: "Guk Pride Of Bilbaon sartzen ziren ibilgailuen kopurua hirukoiztu dezakegu. Bidaiariak oso garrantzitsuak dira, baina garajea beteta edukitzea ezinbestekoa da".
Izan ere, Pride Of Bilbao kendu zutenean, Bilboko Portu Agintaritza, Santurtziko Udala eta Eusko Jaurlaritza hainbat ontzi-enpresarekin harremanetan jarri ziren zerbitzua berrabiarazteko. Azkenean, Bretainiako Brittany Ferries izan zen interes handiena jarri zuena, eta dagoeneko indarrean dago zerbitzua. Are gehiago, Portu Agintaritzak hainbat egokitzapen egin behar izan ditu Zierbenako portuan, bidaiariek harrera-gune egokia eta guztientzat adina aparkaleku izan ditzaten.
Astean birritan Bilbotik irteera
Cap Finistere asteartero irtengo da Zierbenako portutik 10:30ean, eta 24 bat ordutan Portsmouthen izango da. Larunbatetan, berriz, 20:45ean irtengo da portu beretik Ingalaterrara joateko. Bestalde, Portsmouthetik astelehenero eta ostiralero irtengo da Bilborantz. Nabarmendu beharra dago, asteleheneko ibilbidean ferryak eskala egingo duela Roscoffen (Frantzia).
Gainontzeko zerbitzuei dagokienez, Cap Finisterek bi jatetxe, hiru taberna, hainbat saltoki, igerilekua eta ile-apaindegia ditu bere baitan.
Ontzi-enpresako presidente den Jean Marc Roué-k nabarmendu zuen Brittany Ferries-ek 2010ean 2,5 milioi bidaiari, 700.000 ibilgailu eta 200.000 kamioi garraiatu zituela eta orain dela 38 urte enpresa sortu zutenetik _____________(4)______________.
Bilboko Portua, ezagunago
Bilboko Portu Agintaritzako presidente den Jose Ramon de la Fuentek ere oso hitz onak izan zituen ferry-zerbitzu berriaren inguruan. Azaldu zuen Cap Finisterek Zierbenatik jardun ahal izateko Zierbenako portuko gunea _________________(5)_______________, baina ahaleginak merezi izan duela. "Bilboko Portua ezagun bilakatzen hasia da, eta itsas bidaiak egiten dituzten gero eta itsasontzi gehiago etortzen dira hona". Horrez gain, De la Fuentek aurreratu zuen nazioarteko konpainia gehiagorekin harremanetan daudela eta seguruenik _______________________(6)______________.
Estreinako joanaldian ferry honek Ingalaterrako turistak izan zituen bidaiari eta kamioi eta guzti bidaiatu zuten garraiolariak pozik zeuden, oro har, ontzi berri honek emandako zerbitzuarekin; hala jakinarazi ziguten kazetarioi, ________________(7)_______________. Izan ere, orain barkuak bidaiariak Zierbenan hartzen dituenez, jaitsi egin da Santurtzin, herrian, gelditzen diren bidaiarien kopurua; ___________(8)___________.

1.- | hazkunde handia izan duela | |
---|---|---|
2.- | 2012an AEBetako Carnivale enpresaren barku batzuek geldialdia egingo dutela Bilbon | |
3.- | baina ez ziren iritzi berekoak Santurtziko ostalariak | |
4.- | 2010eko irailean eten zuela betiko zerbitzua | |
5.- | zabaldu eta terminala handitu behar izan dutela | |
6.- | zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuten | |
7.- | baita kamioi eta ibilgailu ugari ere | |
8.- | eta horren kexu dira bertan negozioak dituztenak |
.- hazkunde handia izan duela
ResponderEliminarbaita kamioi eta ibilgailu ugari ere
2.- 2012an AEBetako Carnivale enpresaren barku batzuek geldialdia egingo dutela Bilbon
2010eko irailean eten zuela betiko zerbitzua
3.- baina ez ziren iritzi berekoak Santurtziko ostalariak
zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuten
4.- 2010eko irailean eten zuela betiko zerbitzua
hazkunde handia izan duela
5.- zabaldu eta terminala handitu behar izan dutela
zabaldu eta terminala handitu behar izan dutela
6.- zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuten
2012an AEBetako Carnivale enpresaren barku batzuek geldialdia egingo dutela Bilbon
7.- baita kamioi eta ibilgailu ugari ere
baina ez ziren iritzi berekoak Santurtziko ostalariak
8.- eta horren kexu dira bertan negozioak dituztenak
eta horren kexu dira bertan negozioak dituztenak
Nire ustez horrelakoa da.
ResponderEliminar1-7, 2-4, 3-6,4-1, 5-5, 6-2, 7-3, 8-8. Iciar
1).-7
ResponderEliminar2).-6
3).-1
4).-5
5).-4
6).-2
7).-3
8).-8
Noiz jakingo ditugu erantzunak?
ResponderEliminarBego