2012/01/16

NIRE EUSKAL ABESTIRIK KUTTUNENA (OSKAR)


4 comentarios:

  1. FURRA, FURRA

    Furra, furra fandangua,
    hortxe duzu fandangua
    geure gustukuan.(bis)

    Gaur goizean jaiki naiz
    suerte onean
    tanke bat topatu dut
    neure kafesnean.
    Ez dakit zer daukagun
    bakea ala gerra
    baina nik badaezpadan
    egin dut puzkerra.

    Furra, furra...

    Zerbait egitekotan
    zuzen eta artez
    zorri bat garbitu dut
    ur-pistola batez.
    Orain galdurik nago
    beldurrez beteta
    muniziorik gabe
    gelditu naiz eta.

    Furra, furra...

    Neure arma bakarra
    dut akerdoia
    hauspoari eraginez
    dirudi lehoia.
    Eskua jaten badit
    on egin dezaion
    Cervantesi holakorik
    gertatu zitzaion.

    Furra, furra...

    Eta orain banoa
    berriro ohera
    bila ez badatoztik
    lolo egitera.
    Bihar ikusiko da
    zer dagoen berri
    jakintsuenak ere
    ezin du igerri.

    Furra, furra...

    ResponderEliminar
  2. Ezaguna da , eta guztatzen zait , bizitza bezala da"absurda".
    Bego

    ResponderEliminar
  3. Abesti hau asko gustatzen zait, gaztea nitzenean ,berbenaz berbena joaten ginen eta leku guztietan hau beti agertzen zen, eta dantza eta dantzak egiten genituen. Lehen ez nekien zerk esangura zeukan, eta ez dakit noiz, baina disko betean letrak irakurri nituen, eta pentsatu ea zer den hori, orain letra hobeto ulertu izan dut, eta letra ere gustatu izan dut. Oscar

    ResponderEliminar
  4. Euskal herriko folklorean falta ezin den abestia da!
    Iciar

    ResponderEliminar