2012/02/17

ARIKETA.

Kidult belaunaldia: nerabezaroko produktuak kontsumitzen dituzten helduak

Osa ezazu artikulua. Hutsuneak betetzeko aukeran dituzun hitzetik bakarra da zuzena:
Bada denbora     kidult fenomenoaren gainean hitz egiten hasi zirela. Batzuek     edo tendentzia hori helduen "Peter Pan" izaerarekin lotzen dute, eta gaztarora itzuli nahi izatearekin beste zenbaitek. Badira, baita ere, fenomeno hori marketing arduradunen     bat dela dioten ahotsak. Azken hauek uste dute izen zehatz bat asmatuta, jende gehiago batzea lortu nahi dutela.

Kidult     ingelesezko "kid" (neska-mutikoa) eta "adult" (heldua) hitzetatik dator, eta "neska-mutikoen zaletasunak dituen heldua" esan nahi du. Horrenbestez, nerabeentzat zuzendutako produktuak kontsumitzeko     dute eta produktu horiek kuttunak dira beraientzat.

Gaztaroa luzatu nahi duten helduak
Fenomeno horren adin-profila 20 eta 40 urte     kokatzen dute adituek. Eta heldutasun "gazte" hori gaur egungo gaztaro luzearekin lotzen dute: gazte asko gero eta beranduago joaten dira gurasoen etxetik, gero eta beranduago hartu nahi izaten dituzte     handiak...Heldu izatearen "abantailak" hartu, ez ardurak eta ez obligazioak, eta gazte-nerabeen gustu, janzkera eta jarrerak nahastuz eraikitzen dute beren     Hartara, erabateko heldutasunera heltzeko ahalik eta denbora gehien ematen dute.

Haurtzarorik bizigabekoak ote dira kidultak? Adituek ez dute uste horrek     duenik. Aldiz, gehiago lotzen dute gaur egungo gazte batzuek, beste lotura edo    gabe, dirua beraien gustuko gauzetan aise gastatzeko duten jokabidearekin. Ez dira buru gabeko helduak: badakite beraien dirua administratzen, baina zaletasun bitxi hori dute: (beraien) nerabezaroarekin lotzen diren produktuak kontsumitzea, alegia.

Kidulten ezaugarri nagusienetako batzuk etengabeko dibertsio eta gozamenaren bilaketa sutsua, sormena, irudimena eta bat-batekotasuna dira, besteak beste. Haratago joanda, jokabide hau dutenek, familia-ardurarik hartzen ez duten bitartean, zahartzen ez diren ustean bizi daitezkeela, kontzienteki edo oharkabean, pentsatzen dute.

80ko hamarkada ikur bihurtu da
Kidultak X belaunaldiarekin ere lotu izan dituzte. Guraso biak lanean edo etxean dibortzioak bizi izan dituzten haurrak izan dira. Gurasorik gabe    beraien kasa bizi izan dutenak izaki, telebistaren aurrean denbora asko eman dute. Ondorioz, telebistak eskaini dizkie jarraitu beharreko    gehienak eta beren tendentzien igorle garrantzitsuena bihurtu da. Hau guztia 80ko hamarkadan bizi izan zutenek egun molde berberekin jarraitzen dute. Hauxe da kontua.

Hirian eta eroso
Kidults gehienak hirietan bizi dira, erdi eta goi mailako gizarte-mailetan (aisialdirako tarte handia dute). Erosteko     handia dute, asko eta asko oraindik ere gurasoekin bizi eta lan egiten dutenez, diseinu eta marka ezagunetako produktuak erostea dute gustuko. Hala nola, Petit bateau, Kickers, Clark, Levi,s, Lulu Castagnette, Louis Vuitton edo Converse.

Hiri handi guztietan aurkituko ditugu kidultak: Liverpool, Lyon, Paris, Londres, Tokyo, New-York. Badirudi, beraz, hiri handietako bizimoduak eta isolamendu sozialak izan direla, besteak beste, fenomeno hau sortu duten     batzuk.

Iraganekoa oraingoa baino gustukoagoa duten, iraganekoa oraingoa baino hobea den edo iraganekoa estimatzea eta errebindikatzea kidult izatea ote den ezin da jakin. Baina egia da heldu askok gustuko dituztela Cola-Cao-a, Nesquick, Nocilla, Kinder edo Nutella, esate baterako. Adibide gehiago: gero eta errazagoa da garai bateko telesailetako, aldizkarietako edo pantaila handiko pertsonaiak dituzten elastikoak aurkitzea. Batzuk aipatzearren: Iparraldeko Casimir eta Barbapapas, edo The Munster Family, Verano azul, The Simpsons, El capitán Trueno, La bola de cristal, Naranjito, Harry Potter, Shrek, Némo… Batzuek horri vintage deituko diote, beste batzuek retro eta beste batzuek kidult.

1 comentario:

  1. Bada denbora (hedabideak) kidult fenomenoaren gainean hitz egiten hasi zirela. Batzuek (joera) edo tendentzia hori helduen "Peter Pan" izaerarekin lotzen dute, eta gaztarora itzuli nahi izatearekin beste zenbaitek. Badira, baita ere, fenomeno hori marketing arduradunen (asmakizun) bat dela dioten ahotsak. Azken hauek uste dute izen zehatz bat asmatuta, jende gehiago batzea lortu nahi dutela.

    Kidult (esamoldea) ingelesezko "kid" (neska-mutikoa) eta "adult" (heldua) hitzetatik dator, eta "neska-mutikoen zaletasunak dituen heldua" esan nahi du. Horrenbestez, nerabeentzat zuzendutako produktuak kontsumitzeko (ohitura) dute eta produktu horiek kuttunak dira beraientzat.

    Gaztaroa luzatu nahi duten helduak
    Fenomeno horren adin-profila 20 eta 40 urte (artean) kokatzen dute adituek. Eta heldutasun "gazte" hori gaur egungo gaztaro luzearekin lotzen dute: gazte asko gero eta beranduago joaten dira gurasoen etxetik, gero eta beranduago hartu nahi izaten dituzte (ardura) handiak...Heldu izatearen "abantailak" hartu, ez ardurak eta ez obligazioak, eta gazte-nerabeen gustu, janzkera eta jarrerak nahastuz eraikitzen dute beren (nortasuna) Hartara, erabateko heldutasunera heltzeko ahalik eta denbora gehien ematen dute.

    Haurtzarorik bizigabekoak ote dira kidultak? Adituek ez dute uste horrek (zerikusirik) duenik. Aldiz, gehiago lotzen dute gaur egungo gazte batzuek, beste lotura edo (zorpetzerik) gabe, dirua beraien gustuko gauzetan aise gastatzeko duten jokabidearekin. Ez dira buru gabeko helduak: badakite beraien dirua administratzen, baina zaletasun bitxi hori dute: (beraien) nerabezaroarekin lotzen diren produktuak kontsumitzea, alegia.

    Kidulten ezaugarri nagusienetako batzuk etengabeko dibertsio eta gozamenaren bilaketa sutsua, sormena, irudimena eta bat-batekotasuna dira, besteak beste. Haratago joanda, jokabide hau dutenek, familia-ardurarik hartzen ez duten bitartean, zahartzen ez diren ustean bizi daitezkeela, kontzienteki edo oharkabean, pentsatzen dute.

    80ko hamarkada ikur bihurtu da
    Kidultak X belaunaldiarekin ere lotu izan dituzte. Guraso biak lanean edo etxean dibortzioak bizi izan dituzten haurrak izan dira. Gurasorik gabe (aisialdia) beraien kasa bizi izan dutenak izaki, telebistaren aurrean denbora asko eman dute. Ondorioz, telebistak eskaini dizkie jarraitu beharreko (eredu) gehienak eta beren tendentzien igorle garrantzitsuena bihurtu da. Hau guztia 80ko hamarkadan bizi izan zutenek egun molde berberekin jarraitzen dute. Hauxe da kontua.

    Hirian eta eroso
    Kidults gehienak hirietan bizi dira, erdi eta goi mailako gizarte-mailetan (aisialdirako tarte handia dute). Erosteko (ahalmen) handia dute, asko eta asko oraindik ere gurasoekin bizi eta lan egiten dutenez, diseinu eta marka ezagunetako produktuak erostea dute gustuko. Hala nola, Petit bateau, Kickers, Clark, Levi,s, Lulu Castagnette, Louis Vuitton edo Converse.

    Hiri handi guztietan aurkituko ditugu kidultak: Liverpool, Lyon, Paris, Londres, Tokyo, New-York. Badirudi, beraz, hiri handietako bizimoduak eta isolamendu sozialak izan direla, besteak beste, fenomeno hau sortu duten (eragileetako) batzuk.

    Iraganekoa oraingoa baino gustukoagoa duten, iraganekoa oraingoa baino hobea den edo iraganekoa estimatzea eta errebindikatzea kidult izatea ote den ezin da jakin. Baina egia da heldu askok gustuko dituztela Cola-Cao-a, Nesquick, Nocilla, Kinder edo Nutella, esate baterako. Adibide gehiago: gero eta errazagoa da garai bateko telesailetako, aldizkarietako edo pantaila handiko pertsonaiak dituzten elastikoak aurkitzea. Batzuk aipatzearren: Iparraldeko Casimir eta Barbapapas, edo The Munster Family, Verano azul, The Simpsons, El capitán Trueno, La bola de cristal, Naranjito, Harry Potter, Shrek, Némo… Batzuek horri vintage deituko diote, beste batzuek retro eta beste batzuek kidult.

    ResponderEliminar