Kaixo, ikasle:
Oraingo honetan Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki" bertsolariak 1.988ko apirilean inauguratu zen Maizpide euskaltegi berriari jarritako bertsoak ekarri ditut blogera. Ikasle batek ikusi eta bidali dizkit eta zuei jarri dizkizuet ikus ditzazuen. Esker mila bidaltze lan hau egin duen ikasle horri.
LAZKAOKO MAIZPIDE
EUSKALTEGI BERRIARI
1988-3-25
Nere
sorleku zeran Lazkao,
bertsotan
nator zugana,
zu
baizaitut nik nere sortze ta
lenen
argia emana.
Kanpotik
ere ainbeste jende
etorri
da zuregana,
euskaldun
berri askorentzako
zu
zera bigarren ama.
Gure
Lazkao guk maite degu
besteak
baiño geiago,
Urba-aundi
ta Iramendiren
bien
babesean dago.
Uso
txuri bat kabi gañean
baña
askoz apalago,
nere
maitasun aundieneta
agurtzen
zaitut, Lazkao.
Euskaltegi
bat ere badegu
oraintsu
eraiki berri,
ori
dalako albiste bat gaur
nai
dizuegu igorri,
amaren
bular edo seaskan
ikasi
ez zendun orri:
bere
ateak zabalik daude
ta
ikastera etorri.
Lazkao Txiki
No hay comentarios:
Publicar un comentario