2012/02/06

ARIKETA. OTSAILAREN 2a MARMOTAREN EGUNA.



 
 

Marmotaren Eguna

Jende askok pentsatzen du Marmotaren Eguna, Halloween eguna bezala, Ameriketako kontua dela. Baina hemen eskaintzen dizuegun artikuluak jasotzen duen bezala, hori ez da guztiz egia. Badauka zerikusia gure kulturarekin ere. Artikuluarekin batera ariketa bat eskaintzen dizugu hemen.

IRAKURRI eta EGIA ala GEZURRA ARIKETA EGIN:

Otsailaren 2a Marmotaren Eguna da. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatuko duzue askok. Baina, adi, Halloween jaiaren kasuan bezala, Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Bai, Halloween jatorriz euskal festa bat da. Euskalduna bakarrik? Ez, noski, ia Europa osoarena, baina baita Euskal Herrikoa ere. Europako etorkinek eraman zuten Amerikara, eta hemen galtzen joan zen neurrian joan zen han sendotzen. Kandelaria eguneko kontuak...

Zer da Marmotaren Eguna? Punxsutawney herrian egiten dute. Phil izeneko marmota bat daukate enbor batean sartuta  eta otsailaren 2an, urtero, eguna argitzearekin marmota ateratzen dute zulotik, zerura begira jartzen dute, eta marmotak keinuren bat egiten duen edo ez ikusita, egun hotzak amaitu direla edo neguak oraindik iraun behar duela pronostikatzen du Phil marmotak.
Gutxi gorabehera Andoni Aizpuruk eta Pello Zabalak egiten dutena tenporekin, baina estilo amerikarrean.

Horrez gain, film zoragarri baten harian ere agertzen da Marmotaren Eguna. Bill Murray eguraldi-gizona da eta kateatuta dago behin eta berriro egun berbera bizitzera, Marmotaren Eguna, hain zuzen.

Baina kontu honek badu antzekorik Euskal Herrian. Animalia esnatu, zerura begiratu, eta horren arabera neguaren amaiera pronostikatu... Europako toki batean baino gehiagotan badira halako ipuinak.

Pirinio inguruetan, eta Euskal Herrian, hartza da, hain zuzen, otsailaren 2an, Kandelaria egunez, esnatzen dena. Egun horretan irtengo da hartza lozorrotik, bere leizetik, eta izarrei eta ilargiari begiratuko die. Eta orduan erabakiko du hartzak zenbat falta zaion neguari...

Kandelaria eguneko hartzarenak zerikusia du, halaber, inauteriekin.
• Hainbat herri-inauteritako protagonista da hartza.
• Inauteriak, berez, neguaren amaieraren ospakizuntzat ere har daitezke.
• Inauteri egun aldakorrak noiz tokatzen diren jakiteko, ilargi-faseak ere tartean daude kalkuluan, eta hortaz, logika bihurri samar batekin zentzua du zeruan aztarnak ikusteak, negua noiz amaitzen den, inauteriak noiz diren igartzeko.

Ariketa
Egia/gezurra galderak
Testua irakurri, eta ondoren esan honako esaldi hauek bat datozen ala ez testuarekin.


Marmotaren eta Halloween jaiak Amerikan asmatutako jaiak dira.

Egia Gezurra


Zinemari esker ezagutzen dugu hemen Marmotaren jaia

Egia Gezurra


Otsailaren 2an marmota ateratzen dute enbor barrutik, eta horrek adierazten du negua bukatu dela.

Egia Gezurra


Eguraldia iragartzeko, Hemengo tenporek badute nolabaiteko lotura marmotaren sistema horrekin. E
Marmotaren eguna filmean marmota kateatuta ageri da.

Egia Gezurra


Eguraldiaren eta animalien esnatzearen arteko lotura erakusten duten ipuinak badira Europako zenbait herrialdetan.

Egia Gezurra


Euskal Herrian egunotan esnatzen den animalia hartza da.

Egia Gezurra


Neguaren amaiera noiz den jakiteko, zerikusi gutxi dauka ilargiak.

Egia Gezurra

1 comentario:

  1. Kaixo;

    Hemen, beste ohitura batzuk dauzkagu eta ez dut ulertzen zergatik telebista agertu den iruzkin hau, hemen gorbeako artzain edo temporak, eguraldia iragartzen digute, eta gutzi gora bera asmatzen du.
    Beno gure kultura galdu da, ze pena!!!, baserritarren gauza hauek dira!!!!

    ResponderEliminar