Marmotaren Eguna
Jende askok pentsatzen du Marmotaren Eguna, Halloween eguna bezala, Ameriketako kontua dela. Baina hemen eskaintzen dizuegun artikuluak jasotzen duen bezala, hori ez da guztiz egia. Badauka zerikusia gure kulturarekin ere. Artikuluarekin batera ariketa bat eskaintzen dizugu hemen.
IRAKURRI eta EGIA ala GEZURRA ARIKETA EGIN:
Zer da Marmotaren Eguna? Punxsutawney herrian egiten dute. Phil izeneko marmota bat daukate enbor batean sartuta eta otsailaren 2an, urtero, eguna argitzearekin marmota ateratzen dute zulotik, zerura begira jartzen dute, eta marmotak keinuren bat egiten duen edo ez ikusita, egun hotzak amaitu direla edo neguak oraindik iraun behar duela pronostikatzen du Phil marmotak.
Gutxi gorabehera Andoni Aizpuruk eta Pello Zabalak egiten dutena tenporekin, baina estilo amerikarrean.
Horrez gain, film zoragarri baten harian ere agertzen da Marmotaren Eguna. Bill Murray eguraldi-gizona da eta kateatuta dago behin eta berriro egun berbera bizitzera, Marmotaren Eguna, hain zuzen.
Baina kontu honek badu antzekorik Euskal Herrian. Animalia esnatu, zerura begiratu, eta horren arabera neguaren amaiera pronostikatu... Europako toki batean baino gehiagotan badira halako ipuinak.
Pirinio inguruetan, eta Euskal Herrian, hartza da, hain zuzen, otsailaren 2an, Kandelaria egunez, esnatzen dena. Egun horretan irtengo da hartza lozorrotik, bere leizetik, eta izarrei eta ilargiari begiratuko die. Eta orduan erabakiko du hartzak zenbat falta zaion neguari...
Kandelaria eguneko hartzarenak zerikusia du, halaber, inauteriekin.
• Hainbat herri-inauteritako protagonista da hartza.
• Inauteriak, berez, neguaren amaieraren ospakizuntzat ere har daitezke.
• Inauteri egun aldakorrak noiz tokatzen diren jakiteko, ilargi-faseak ere tartean daude kalkuluan, eta hortaz, logika bihurri samar batekin zentzua du zeruan aztarnak ikusteak, negua noiz amaitzen den, inauteriak noiz diren igartzeko.
Ariketa

Testua irakurri, eta ondoren esan honako esaldi hauek bat datozen ala ez testuarekin.
Marmotaren eta Halloween jaiak Amerikan asmatutako jaiak dira.
Egia Gezurra
Zinemari esker ezagutzen dugu hemen Marmotaren jaia
Egia Gezurra
Otsailaren 2an marmota ateratzen dute enbor barrutik, eta horrek adierazten du negua bukatu dela.
Egia Gezurra
Eguraldia iragartzeko, Hemengo tenporek badute nolabaiteko lotura marmotaren sistema horrekin. E
Marmotaren eguna filmean marmota kateatuta ageri da.
Marmotaren eguna filmean marmota kateatuta ageri da.
Egia Gezurra
Eguraldiaren eta animalien esnatzearen arteko lotura erakusten duten ipuinak badira Europako zenbait herrialdetan.
Egia Gezurra
Euskal Herrian egunotan esnatzen den animalia hartza da.
Egia Gezurra
Neguaren amaiera noiz den jakiteko, zerikusi gutxi dauka ilargiak.
Egia Gezurra
Kaixo;
ResponderEliminarHemen, beste ohitura batzuk dauzkagu eta ez dut ulertzen zergatik telebista agertu den iruzkin hau, hemen gorbeako artzain edo temporak, eguraldia iragartzen digute, eta gutzi gora bera asmatzen du.
Beno gure kultura galdu da, ze pena!!!, baserritarren gauza hauek dira!!!!