Hurrengo lerroetan ikasle zintzo batek, ez noa bere izena aipatzera, eskuzabaltasun osoz utzi didan idazlan bat ikusiko duzue. Berak egindako idazlana. Blogean jartzeko utzi dit, izan ere, eztabaidatzeko eta iritziak emateko gai egokia dela iruditu zait. Beraz, lehendabiziko lana irakurtzea izango da eta ondorenean zuen iritziak jaso nahi nituzke, ea blogean eztabaida sortzen dugun! Anima zaitezte!!!
IDAZLANA.
AMODIOA, PASIOA... BIKOTE EREDUA
Hogeita hamaika
urte ditut. Ama adin honetan ezkonduta eta bigarren haurraren zain zegoen.
Aita, noski, ezagutu zuen lehen gizona da. Nire adinkideen guraso gehienek
jarraitu dute eredu hau. Neure kasua, berriz, erabat bestelakoa da; izan ere,
izan dudan erlaziorik luzeena ez da hiru urtera iritsi.
Amarekin askotan
mintzatzen naiz amodioari buruz. Aitarekin maiteminduta jarraitzen duen
galdetzen diodanean, oso maite duela esaten dit. Psikologo askok azaltzen duten
bezala, ordea, pasioa eta maitasuna
bereizten jakin behar da. Lehenengoa , gehienez, hiru urteko kontua omen da;
maitasuna, ordea, betiko izan omen daiteke.
Amak gauza bera pentsatzen duelakoan nago. Hori omen da, beraz,
elkarrekin ondo moldatzen den bikote baten gakoa: pasioa desagertzen dela
ikustea.
Amak horri
beste kontu bat gehituko lioke,
pazientzia, hain zuzen ere. Bere
ustez, gaur egun ugari diren banantze kasuen atzean pazientzia eza dago.
Laburbilduz, pasioaren iraungitze data onartuz eta pazienteagoak izanez, bikote
sendoa osatzeko aukera gehiago izango
dugu.
Baina neure
galdera honakoa da: hau al da bikote eredu egokiena? Ez ahaztu, ordea, daukagun
kulturarekin erabat daudela lotuta maitasun erlazioak. Eta, beste mota bateko gizarte batean biziko
bagina? Gure kultura benetan irekiagoa balitz, beharbada pasioari ez genioke
uko egingo. Izan ere, batzuetan, bikotekidea ez den beste persona batzuenganako
desioa sentitzen dugu. Zergatik honako hau ez onartu eta naturaltasunez bizi?
Gauzak honela,
horrelakoa izango da nire bikotekide perfektua: laguna izango da, arazoak zein
ametsak partekatzeko prest dagoena, nire seme-alaben aita izango dena, betiko
maiteko dudana eta maiteko nauena eta, noski, nire maitaleentzat izango dudan
tartea errespetatuko duena.
Hala ere, moral
gogorra jaso duen gizarte batean bizi gara eta ondorioak oraindik sumatzen
dira; beraz, bikote eredua aldatu nahi dugula? Ondo jaioak gaude,
mementoz behintzat!
nire ustez, gure gizartea oso tradizionala izan da. gaur egun eta poliki-poliki ari da aldatzen, baina oraindik bide luze bat daukagu hainbeste ohitura aldatzeko. esate baterako, gaur egun homosexualak oso sartuta daude gure gizartean, baian jendea, edo batzuei oso gaizki iruditzen zaie. Nire ustez oso zabalak garena esaten dugu, baina hondoan oso klasikoak eta tradizionalak gara. JORGE
ResponderEliminarea noiz idazten dudan hain ondo,eta posible bada hobeto,jaja
Ados nago zurekin jorge 'de la jungla'. Beti esaten dugu oso irekiak garela baina azkenean geure kontraesanekin borroka egin behar ditugu (eskerrak salbuespenak badaude). Dena den, nik pentsatzen dut gero eta gehiago aldatzen ari ditugula gure harremanak bikotearekin. Gizartea ez da hain tradizionala, eta hau nabari da norbait aurkitu nahi dugunean, zeren batzuetan gure helburuak desberdinak izan ahal dira. TXARLI
EliminarNire ustez, errelazio batean bakoitzak zer ematen duen eta zer jaso duen jakin behar du eta noski! hau ba da nahi duena.Hala ere zer bideatik puntuan dago norbera.
ResponderEliminarBego
Ahaztu zait zerbait esatea. Idazlan hau oso polita da, eta oso ongi idatzita dago. TXARLI
Eliminar