2012/02/05

ARIKETA. BERRIDATZI BELTZEZ MARKATURIK AGERTZEN DIREN ESALDIAK.

25 pauso, fakturetan aurrezteko bidean

Irakurri testua eta berridatz itzazu beheko esaldiak emandako egitura erabiliz.
Neurri erraz-erraz batzuk hartuta, zertxobait arindu liteke butanoak, gas naturalak eta argindarrak izan duten igoeraren eragina
 "Urtarrileko aldapa" aipatzen zen garai batean, baina krisiak beste hamaika koska erantsi dizkio atzetik, eta esan liteke hilero-hilero igo behar izaten duela familia bakoitzak bere maldatxoa. Gero eta zamatuago, gainera. Horregatik ekarri ditugu hona etxeko fakturetan aurrezteko gomendio batzuk.

1- Etxea argiztatzeak hartzen du argindar-fakturaren laurdena edo bostena. Baina etxeak barrura ematen badu, edo, kanpora emanagatik ere, leku ospel edo itzaltsuan badago, gastuaren erdia ere joan liteke etxeari argia ematen. Gastu hori murrizteko modu ona izaten da eguzkiaren argiaz baliatzea: egun argitan pertsianak eta gortinak zabalik edukita, kanpoko argiari etekina aterako diogu.
_______________________ -z gero, ____________________________________

 
 
2- Argiak beharrezko direnean soilik pizten baditugu eta inor ez dabilen lekuetan itzaltzeko ohitura hartzen badugu, faktura txikiagoa etorriko zaigu hurrengo hilean.
_______________________ baino _____________________

 
 
3- Sabaiak eta hormak kolore argiz margotu. Hondo zuriek, krematsuek edo pastel-kolorekoek argitasun gehiago ematen diote etxeari, eta argiak gehiago irauten du horietan.
_________________ luzeago _________________________________
 
 
4- Ohiko bonbillak kendu (goritasunezkoak), eta eraginkorrak jarri; argi bera ematen dute, ohikoek halako zortzi irauten dute eta energia gutxiago kontsumitzen dute. Etxean gehien kontsumitzen duten hiru bonbillak ordezkatuz gero, erdira murriztuko genuke argindar-gastua.
__________________________ aldiz _______________ hainbeste _______________

 
 
5- Hodi fluoreszenteak jarri argi asko behar den lekuetan eta argia luzaroan piztuta egoten denetan: bainugela, sukaldea, trastelekua... Ez da komeni fluoreszenteak piztu eta itzali ibiltzea.
Hobe da _____________________________________________

 
 
6- Bainatu beharrean, dutxa hartu: lau aldiz gutxiago kontsumitzen dira ura eta energia. Uraren termostatoa 50 ºC-ren eta 60 ºC-ren artean doitu. Tenperatura horretatik gora, energia alferrik xahutzeaz gain, murriztu egiten da termoaren bizia, ur bero-beroa korrosiboa gertatzen baita
Bainuaren ____________________________________________________

 
 
7- Ura gasifikatzen duten gailuak instalatu daitezke, uraren gastua kontrolatzeko. Erraz-erraza da horiek sukaldeko txorrotan edo dutxan jartzea. Ura airearekin nahasten dute eta presioa berbera izaten da edo are handiagoa, baina ur gutxiago erabilita. 6 eta 30 euro artean kostatzen dira eta uraren fakturan, berriz, % 50 gutxiago ordainduko dugu, gutxi gorabehera.
________________ inolako arazorik _____________________________


 
 
8- Sua bera baino hondo handiagoa duten ontziak erabili edo haren neurri berekoak.
Ez erabili ____________________________________________________

 
 
9- Eltzeak-eta tapatu, eta errezetak aukera ematen duen aldiro, presioko eltzean egin.
________________________________ guztietan, ___________________

 
 
10- Janariak prestatzeko azken unean, bitrozeramika itzali, eta geratzen zaion beroaz baliatu.
______________________________ beroa __________________________

 
 
11- Ezinbestekoa denean soilik ireki labearen atea.
 Ez ireki ____________________________________________________

 
 
12- Hozkailua jartzeko lakua aukeratu, aireztatua eta bero-guneetatik urrun dagoena.
____________________________ dagoen __________________________________

 
 
13- Hozkailuen atzealdea garbi eduki, eta inguruko hormetatik bi zentimetrora, gutxienez.
__________________________ urrundu, _________________________________

 
 
14- Hozkailua maiz desizoztu eta garbitu, izotz-geruza handitu baino lehen. Gaizki instalatuta badago, % 15 energia gehiago kontsumi dezake.
___________________ -z gero, __________________________________

 
 
15- Izozkailua -18 ºC eta -15 ºC artean eduki; hozkailua, 3 ºC eta 5 ºC artean.
Komeni da _______________________________________________

 
 
16- Behar denean soilik ireki hozkailuaren atea, eta ez utzi irekita: segundo gutxitan, galdu egiten da han metatu den hotza, eta berriz maila horretara iristeko, energia gehiago gastatu beharko du.
________________________ beharrezkoa _________

 
 
17- Telebista itzalita eduki, ikusten ari ez bagara. Baina ez da nolanahi itzali behar: tresnak berak dauzkan etengailuekin egin behar da; urrutiko aginteari eraginez egiten bada, osagai batzuk aktibo jarraitzen dute eta energia kontsumitzen.
__________________________ edonola __________________________

 
 
18- Garbigailuak eta ontzi-garbigailuak erosterakoan, A energia-etiketa daukatenak hautatu. Gainera, ziklo motzak eta gutxi gastatzen dutenak eduki behar dituzte, eta garbitzerakoan tenperatura bat baino gehiago hautatzeko aukera eman behar dute. Garbigailuek eta ontzi-garbigailuek ura berotzerakoan gastatzen dute energia gehien, eta, beraz, tenperatura txikiak hautatuz gero, argindarra aurrezten da: 40 ºCan garbitzen duen zikloak halako bi gastatzen du 60 ºCko zikloak.
______________________, batez ere, ______________________________

 
 
19- Bete-bete eginda erabili behar dira garbigailua eta ontzi-garbigailua, baina ez neurriz kanpo beteta.
Komenigarria _____________________________________________

 
 
20- Arropa lisatzerakoan, ahalik eta kopuru handiena egin aldi bakoitzean. Saihestu egin behar da jantziak banaka lisatzea, gaur bat eta hurrena beste bat, askoz energia gehiago behar izaten da eta.
Ahal dela ________________________________________________________

 
 
21- Bero-ihesak murriztu eta etxea ongi isolatu, kristal bikoitza jarrita eta haize-babesgarriak itsatsita leiho eta ateen zirrituetan. Isolamendu termiko onarekin, % 20 eta % 40 artean aurreztu liteke berogailutan.
________________________ badago ____________________________

 
 
22- Lehenik eta behin, prezio-planen berri jakin behar dugu edo guk zer tarifa kontratatu dugun. Askotan, ez da kontuan hartzen nori deitzen zaion eta zer ordutan, eta, hain zuzen, hartzaileak eta ordutegiak zehazten dute deiaren tarifa. Behin hori guztia jakinda, ordu-tarterik merkeenetan deitzen saiatu behar da.
_______________________________ ondoren __________________________

 
 
23- Dei motzak kontrolatu egin behar dira. Horiexek izaten dira garestienak, zeren lehen minutuan kobratzen baitute, hitz egiten emandako denbora ez ezik, baita deia ezartzea ere. Hori dela eta, hobe da testu-mezu bat bidaltzea, dei motz bat egitea baino, eta hobe da, halaber, solaskide bati dei luze bat egitea, egunaren buruan zenbait dei motz egitea baino.
_________________________ ordez _____________________________

 
 
24- Mugikorra azken belaunaldikoa bada eta datu-tarifa bat baldin badauka, mezularitzako multimedia-aplikazioak oso egokiak dira mugikorraren faktura murrizteko (adibidez, Whatsapp, Ping Chat!v edo Kik Messenger): hitz egin beharrean, mezuak truka litezke, kostu gehigarririk gabe.
 ___________________________________________________ dadin

 
 
25- Internet ere lagun ona izan daiteke telefonoaren fakturekin borrokan ibili beharrik ez izateko. IP teknologiari esker, eta Skype programarekin, adibidez, edo Messengera bera erabiliz, mugikorretara deitu daiteke, telefono finkoetara eta atzerrira ere bai, oso modu onean, gainera. Eta gure solaskideak kontu bat sortua badu horrako sistema horietan, musu-truk hitz egingo genuke. Horixe onena!
_______________________________ -z gero ___________________

 

1 comentario:

  1. ERANTZUNAK:


    (leku ospel edo itzaltsuan egonez gero, gastuaren erdia ere joan liteke etxeari argia ematen)

    (Argiak beharrezko direnean baino pizten ez baditugu)

    (argiak luzeago irauten du horietan)

    (ohikoek baino zortzi aldiz gehiago irauten dute eta ez dute hainbeste energia kontsumitzen)

    (Hobe da ez ibiltzea fluoreszenteak piztu eta itzali)

    (Bainuaren ordez, dutxa hartu)

    ( Ez dago inolako arazorik horiek sukaldeko txorrotan edo dutxan jartzeko)

    (Ez erabili sua bera baino hondo txikiagoa duten ontziak)

    (errezetak aukera ematen duen guztietan, presiozko eltzean egin)

    (bitrozeramika itzali, eta geratzen zaion beroa baliatu)

    (Ez ireki labea ezinbestekoa ez bada)

    (Hozkailua jartzeko, aireztatua eta bero-guneetatik urrun dagoen lekua aukeratu)

    (eta inguruko hormetatik bi zentimetro urrundu, gutxienez)

    (Gaizki instalatuta egonez gero, % 15 energia gehiago kontsumi dezake)

    (Komeni da izozkailua -18 ºC eta -15 ºC artean edukitzea eta hozkailua, 3 ºC eta 5 ºC artean)

    (Ez ireki hozkailuaren atea beharrezkoa ez bada)

    (Baina ez da edonola itzali behar)

    (Garbigailuek eta ontzi-garbigailuek, batez ere, ura berotzerakoan gastatzen dute energia)

    (Komenigarria da garbigailua eta ontzi-garbigailua bete-bete eginda erabiltzea)

    (Ahal dela ez lisatu jantziak batera)

    (Isolamendu termiko onarekin, badago % 20 eta % 40 artean aurreztea)

    (Hori guztia jankin ondoren, ordu-tarterik merkeenetan deitzen saiatu behar da)

    (Hori dela eta, hobe da, dei motz bat egin ordez, da testu-mezu bat bidaltzea)

    (mezularitzako multimedia-aplikazioak oso egokiak dira mugikorraren faktura murritz dadin)

    (Eta gure solaskideak kontu bat sortua izanez gero horrako sistema horietan, musu-truk hitz egingo genuke)

    ResponderEliminar