2012/02/12

ARIKETA. IRAKURMENA.

Hau gauza, ogia!

Ogia izango da, segur aski, elikagairik unibertsalena. Irina, ura eta gatza ditu oinarrizko osagaitzat, eta, aldez edo moldez, mundu guztian jaten dute, nahiz eta ohiturak aldatu egiten diren tokitik tokira. Guk, adibidez, zernahi jaki laguntzeko erabiltzen dugu, baina ez da hala gertatzen beste hainbat kulturatan. Elikagai osasungarria eta beharrezkoa da ogia, baina neurrian jan behar da. Eta ez gizentzen duelako, ez du egiten-eta; gatza da arazoa. Izan ere, egunaren buruan hartzen dugun gatzaren zati handi bat ogitik datorkigu (bostetik bat, hain zuzen).

Ogiak gizendu?
Ogiaren inguruko esamolde, uste eta topiko ugari zabaldu dira bazterretan, eta horietako batek dio ogiak asko gizentzen duela, elikagai askok baino gehiago. Elikaduraren inguruko uste gutxi izango dira, ordea, hori bezain okerrak. Ezin da esan ogiak kaloria asko eta asko ematen dituela. Gutxi ere ez ditu ematen, hori egia da, baina neurrian janda, ez du eragiten gizentasun arazorik, eta are gutxiago ogia bera bakarrik janez gero. Aldiz, zenbait osagai laguntzeko izaten denean, marmelada, saltsak, hestebeteak, pateak... orduan bai, gizendu egiten du, baina ez ogiak berak, harekin jaten ditugun elikagaiek baizik.

Zenbat ogi jan dezakegu?
Dieta orekatu batean zenbat ogi jan litekeen jakiteko, ikusi egin behar da, besteak beste, karbohidrato konplexuak dituzten produktuak zein kopurutan hartzen diren (laboreak, labore integralak edo osokoak, arroza, pasta eta patara), batek bestea baldintzatzen du eta. Elikadura Osasungarriaren Gidak arau hau ematen du: horiek guztiak batuta, egunean lau eta sei zati artean ibili behar da (arroz edo pasta zati bat esaten denean, 60-80 gramo arroz edo pasta esan nahi da -gordinik eta garbian pisatuta-; ogi zati bat, 40-60 gramo; eta patata zati bat, 150-200 gramo).

Ez da falta aukerarik
Merkatuan era guztietako ogiak agertu dira, eta bada non aukeratua. Betiko ogi zuria bezala, zazpi labore mota eta fruitu lehorrak dituen ogia ere hortxe dago. Ikus dezagun zein diren ohikoenak eta zer ezaugarri dituen bakoitzak:
Lotu itzazu ogi mota eta ezaugarriak:


Osokoa, erdi-osokoa edo zahiarekin egina, zekalearekin edo beste labore batzuekin: osoko irinarekin egindako ogiak bitamina eta mineral gehiago ematen ditu ogi zuriak baino, zeren eta labore ale osoarekin egindako irina erabiltzen baita (kanpoaldeko lehen geruza ez beste guztia erabiltzen dute). Ogi mota horrek zuntz gehiago izaten du ohikoak baino, baina antzera ibili ohi da gainerako mantenugaietan. Zekale-ogia trinkoagoa izaten da gariz egina baino, zekaleak gluten gutxiago izaten duelako eta orea hartzitzen denean, ez duelako hartzen besteak adina gas (halaber, ez da izaten bestea bezain harroa). Ogi mota horiek onak izaten dira idorreria arazoak eduki ohi dituztenentzat, diabetesa dutenentzat, kolesterol arazoekin ibiltzen direnentzat edo argaltzeko dietak egiten dituztenentzat.
Ogi zuria:  ogi mota hori egiten da errazen. Orea trinkoa izaten da, eta denbora gehiago behar izaten da digestioa egiteko. Era horretako ogien artean, chapatia aipa liteke (opil fin-fina da, Indian jaten dutena), Erdialdeko Amerikako artopiltxoak edo juduek Pazkoan jaten duten ogi legamiagabea. Kristau elizetan jauna hartzen dutenei ere ogi hartzitu gabea ematen diete.
Ogi txigortua edo biskoteak: ohiko ogiak adina kaloria ematen ditu, baina gantz gehiago izaten du. Egunero jateko, hobea da ohiko ogia.
Moldeko ogia:  ohiko ogiaren antzeko elikadura-balioa izaten dute, nahiz eta elikadura-dentsitate handiagoa duten, ur gutxiago edukitzen dute eta. Bi behatz lodi den ogi xerra bat (20 gramo) jan beharrean, bi ogi txigortu har daitezke (15 gramo), eta ez da alde handirik izango ez elikadura-balioan ez kaloriatan (zenbait etxetakoek, dena den, gantz gehiago eduki dezakete).
Gatzik gabea: irin zuriarekin egiten dute, eta mota askotakoak izaten dira: biribila, baguettea....
Glutenik gabea (artozkoa):  arto-irinarekin egina izaten da, eta artoak -arrozak bezalaxe- ez du izaten glutenik. Glutena hainbat laboretan agertzen da: garia, oloa, garagarra, zekalea eta tritikalea (gariaren eta zekalearen nahasketa). Zeliakia dutenek ezin izaten dute hartu glutenik, eta ogi mota hori soilik jan dezakete.
Hartzitu gabea (ogi
legamiagabea):
 
 
ez diote gatzik botatzen. Sodio gutxiko dietak egiten dituztenentzat da egokia.

1 comentario:

  1. ERANTZUNA.

    Osokoa, erdi-osokoa edo zahiarekin egina, zekalearekin edo beste labore batzuekin: osoko irinarekin egindako ogiak bitamina eta mineral gehiago ematen ditu ogi zuriak baino, zeren eta labore ale osoarekin egindako irina erabiltzen baita (kanpoaldeko lehen geruza ez beste guztia erabiltzen dute). Ogi mota horrek zuntz gehiago izaten du ohikoak baino, baina antzera ibili ohi da gainerako mantenugaietan. Zekale-ogia trinkoagoa izaten da gariz egina baino, zekaleak gluten gutxiago izaten duelako eta orea hartzitzen denean, ez duelako hartzen besteak adina gas (halaber, ez da izaten bestea bezain harroa). Ogi mota horiek onak izaten dira idorreria arazoak eduki ohi dituztenentzat, diabetesa dutenentzat, kolesterol arazoekin ibiltzen direnentzat edo argaltzeko dietak egiten dituztenentzat.


    Ogi zuria: irin zuriarekin egiten dute, eta mota askotakoak izaten dira: biribila, baguettea....


    Ogi txigortua edo biskoteak: ohiko ogiaren antzeko elikadura-balioa izaten dute, nahiz eta elikadura-dentsitate handiagoa duten, ur gutxiago edukitzen dute eta. Bi behatz lodi den ogi xerra bat (20 gramo) jan beharrean, bi ogi txigortu har daitezke (15 gramo), eta ez da alde handirik izango ez elikadura-balioan ez kaloriatan (zenbait etxetakoek, dena den, gantz gehiago eduki dezakete).


    Moldeko ogia: ohiko ogiak adina kaloria ematen ditu, baina gantz gehiago izaten du. Egunero jateko, hobea da ohiko ogia.


    Gatzik gabea: ez diote gatzik botatzen. Sodio gutxiko dietak egiten dituztenentzat da egokia.


    Glutenik gabea (artozkoa): arto-irinarekin egina izaten da, eta artoak -arrozak bezalaxe- ez du izaten glutenik. Glutena hainbat laboretan agertzen da: garia, oloa, garagarra, zekalea eta tritikalea (gariaren eta zekalearen nahasketa). Zeliakia dutenek ezin izaten dute hartu glutenik, eta ogi mota hori soilik jan dezakete.


    Hartzitu gabea (ogi legamiagabea): arto-irinarekin egina izaten da, eta artoak -arrozak bezalaxe- ez du izaten glutenik. Glutena hainbat laboretan agertzen da: garia, oloa, garagarra, zekalea eta tritikalea (gariaren eta zekalearen nahasketa). Zeliakia dutenek ezin izaten dute hartu glutenik, eta ogi mota hori soilik jan dezakete.

    ResponderEliminar