2012/02/17

ARIKETA. LEXIKOA.

Nolakoa izan behar du parke batek?

Hirian zuhaitz artetik ibiltzeak edo parke eta lorategietan barrena paseatzeak hobetu egiten du jendearen bizi-kalitatea. Baina hiri-parkea egokia izan dadin (berdin du botanikoa den, monumentala edo beste zeinahi eratakoa), baldintza batzuk bete behar ditu. Zein dira? 
 
Irakur itzazu alderdi bakoitzaren gaineko azalpenak. Izen batzuk falta dira, hala ere. Saia zaitez betetzen.

1. Hedadura: hiri-parkeak aski handia izan behar du, denek izan dezaten aukera hainbat eratako   tan aritzeko: kirola egin, paseatu, eserita egon, askaria jan edo, besterik gabe, atseden hartu.

2. Harmonia: berdegunea ezin da izan    bakartu bat, landare gehiagoz edo gutxiagoz hornitua. Bat egina egon behar du hiri-egiturekin eta gainerako berdeguneekin, arboladi egoki baten bidez, esaterako, edo korridore eta eskailera berdeen bidez.

3. Espezieak: berdeguneetarako espezieak aukeratzerakoan, kontuan hartu behar da zer baldintza dauden inguru horretan eta zer    emango zaion. Parke baten gune periferikoei arreta berezia jarri behar zaie, ingurumen-elementu oldarkorrekin harremanetan egoten dira eta: kea, zarata, eta abar.

4. Informazioa eta dibulgazioa: parkeak zer izen duen jakinarazteaz gain, zer ordutegi duen (baldin badu) eta zer eremu aurki ditzakeen esan behar zaio erabiltzaileari, eta komeni litzateke    ere jartzea, zer fauna eta flora ikus litezkeen adierazteko.

5. Kalitatezko zerbitzuak:   en beharrei egokitua izan behar du parkeak, kulturaren arloari, jolasen arloari eta kirolaren eta aisialdiaren arloei erantzungo diena: haurrak jolasteko eremua behar du, bizikletak alokatzeko zerbitzua, erakusketak, artelanak, piknikerako eremuak, eta abar.

6. Altzariak, eroso eta garbiak: erabiltzaileen beharrei erantzuteko adina jarleku, paperontzi, iturri, kaleargi... eduki behar ditu, eta ongi zaindu behar dira horiek guztiak.

7. Mantentze-lanak, maiz-maiz: berdeguneak garbi eta ongi zainduta egon behar du, bai florak eta bai gainerako   ek ere (komunak, pergolak...), eta horretarako, maiz-maiz eta etenik gabe egin behar dira mantentze-lanak.

8. Irispideak bermatu
: Hiriko toki guztietara iristeko    eman behar dute berdeguneek, garraiobide publikoen bidez edo beste bitarteko batzuek bidez (bidegorrietan barrena, adibidez). Gainera, sarbideetan eta irteteko bideetan, eta guztiek erabiltzeko diren eremuetan, ezin dute eduki    arkitektonikorik mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

1 comentario:

  1. ERANTZUNAK:

    1. Hedadura: hiri-parkeak aski handia izan behar du, denek izan dezaten aukera hainbat eratako (jarduera) tan aritzeko: kirola egin, paseatu, eserita egon, askaria jan edo, besterik gabe, atseden hartu.

    2. Harmonia: berdegunea ezin da izan (gune) bakartu bat, landare gehiagoz edo gutxiagoz hornitua. Bat egina egon behar du hiri-egiturekin eta gainerako berdeguneekin, arboladi egoki baten bidez, esaterako, edo korridore eta eskailera berdeen bidez.

    3. Espezieak: berdeguneetarako espezieak aukeratzerakoan, kontuan hartu behar da zer baldintza dauden inguru horretan eta zer (erabilera) emango zaion. Parke baten gune periferikoei arreta berezia jarri behar zaie, ingurumen-elementu oldarkorrekin harremanetan egoten dira eta: kea, zarata, eta abar.

    4. Informazioa eta dibulgazioa: parkeak zer izen duen jakinarazteaz gain, zer ordutegi duen (baldin badu) eta zer eremu aurki ditzakeen esan behar zaio erabiltzaileari, eta komeni litzateke (kartel didaktikoak) ere jartzea, zer fauna eta flora ikus litezkeen adierazteko.

    5. Kalitatezko zerbitzuak: (erabiltzaile) en beharrei egokitua izan behar du parkeak, kulturaren arloari, jolasen arloari eta kirolaren eta aisialdiaren arloei erantzungo diena: haurrak jolasteko eremua behar du, bizikletak alokatzeko zerbitzua, erakusketak, artelanak, piknikerako eremuak, eta abar.

    6. Altzariak, eroso eta garbiak: erabiltzaileen beharrei erantzuteko adina jarleku, paperontzi, iturri, kaleargi... eduki behar ditu, eta ongi zaindu behar dira horiek guztiak.

    7. Mantentze-lanak, maiz-maiz: berdeguneak garbi eta ongi zainduta egon behar du, bai florak eta bai gainerako (instalazio) ek ere (komunak, pergolak...), eta horretarako, maiz-maiz eta etenik gabe egin behar dira mantentze-lanak.

    8. Irispideak bermatu: Hiriko toki guztietara iristeko (aukera) eman behar dute berdeguneek, garraiobide publikoen bidez edo beste bitarteko batzuek bidez (bidegorrietan barrena, adibidez). Gainera, sarbideetan eta irteteko bideetan, eta guztiek erabiltzeko diren eremuetan, ezin dute eduki (oztopo) arkitektonikorik mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

    ResponderEliminar