2012/02/06

ARIKETA. REGGAEA.

 
Bob Marley handia

Bob Marleyren eguna

Robert "Bob" Nesta Marley jamaikar kantari eta konpositore ezaguna 1945eko otsailaren 6an jaio eta 1981eko maiatzaren 11n hil zen.


Bob Marleyren kantarik ezagunenak: The Wailers-ekin batera jo zituen "I Shot the Sheriff", "No Woman, No Cry", "Could You Be Loved", "Stir It Up", "Jamming", "Redemption Song" eta "One Love" dira. Horietaz gain, "Three Little Birds" eta baita hil eta ondorengo "Buffalo Soldier" eta "Iron Lion Zion" abestiak ere. Bera hil eta hiru urtera argitaratutako abesti bilduma, Legend (1984), gehien saldutako reggae albuma da, AEBtan 10 aldiz platinozko diskoa izan dena eta mundu guztian 20 milioi kopia saldu dituena.

Biografia
Bob Marley, Jamaika iparraldeko Nime Milen herrixkan jaio zen,, Nesta Robert Marley izenarekin. Cedella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britainiar armadako kapitain zuri baten semea zen, nahiz eta haurra jaio zenetik aita ez zen semeaz arduratu. 1950eko hamarkada bukaeran, Bob eta ama Kingston-era joan ziren bizitzera.
Kingston-en soldatzaile moduan lan egiten zuen bitartean, Bobek bere lehen musika-taldea sortu zuen: The Rubeboys. 1963. urtetik aurrera The Wailing Wailers izena hartuko zuen taldeak, Neville O'Riley Livingstone (Bunny Wailer) eta Peter Tosh-ekin batera. Elkarrekin jotzen hasi ziren Ray Charles, Fats Domino, Brook Benton eta Curtis Mayfield-en eraginpean. Urte horretan beren lehenengo reagge diskoa kaleratu eta Jamaikako zerrendetan lehen postua lortu zuten.
Bunny eta Peter lagunekin batera talde berri bat sortu zuen gero: The Wailers talde ezaguna. Kantuetan ageri zen izpiritualtasuna zela eta, arazoak izan zituzten ordezkari bat aurkitzeko. 70eko hamarkadaren hasieran, Lee Perry-rekin bat egiten zuten eta ekoizle honek taldearen lana goitik behera irauli zuen. Berari esker ekoiztu ziren taldearen lanik onenak; hala nola, Soul Rebel, Small Axe, 400 Years, etab.
1972. urte bukaeran taldeak bere lehen diskoa argitaratu zuen, Catch a Fire. Arrakasta handia izan zuena, eta honek Ingalaterra eta Estatu Batuetatik bira bat egitera eraman zuen taldea. 1973. urtean beste disko bat atera zuten, Burnin, kantu zaharren bertsioekin.
Bunny eta Peter-rek taldea utzi zuten bakarka lan egiten hasteko. Marcia Griffitsh-ek, Bob-en emazte berriak, eta Judy Mowatt-ek ordezkatu zituzten. Taldeak Bob Marley & The Wailers izena hartu zuen orduan. 1975. urtean Natty Dread diskoa argitaratzeaz gain, beste disko bat ere kaleratu zuten, zuzeneko kantuekin: Live!.
1976. urtean Rastaman Vibration izeneko lana argitaratu zuen. Disko honek zerrendetan emaitza onak izan zituen eta taldearen hoberenetakotzat hartu zen. Bere kantek gai asko ukitzen zituzten: maitasuna, kritika soziala etab. Iraultza politiko eta espirituala aldarrikatzen zuen diskoak.

Atentatua
1976. urteko abenduaren 5ean, Bob Kingston-era kontzertu bat ematera zihoala, ezezagun batzuek tiro batez zauritu zuten besoan. Atentatu honen ondoren, Jamaika utzi eta Londresera joan zen. Ordutik aurrera, Estatu Batuetan, Europan eta Afrikan kontzertu ugari eman zituen.
1977an, Exodus (1977) diskoa argitaratu zuen, Ingalaterran arrakasta handia izango zuena. Urte horretan bertan bigarren lan bat argitaratu zuen, Kaya izenekoa eta hau ere arrakastatsua izan zen, maitasunari eta marihuanari buruzko kantuez osatutakoa. Hurrengo urtean, Babylon By Bus diskoa atera zuen Europa eta Afrikatik egindako bira baten ondorioz. Ondoren, Afrika bisitatu eta Survival lana kaleratu zuen, afrikarren omenez.
1980. urtean, Jamaikan hauteskunde-kanpaina bortitza martxan zenean, Uprising lana argitaratu zuen, izugarrizko arrakasta izan zuena eta bira europar bat ekarri ziona. Bira hau amaitu zenean, Bob oso gaixo jarri zen, minbiziak jota. Diotenez, Londresen futbolean jokatzen ari zela, behatz batean egin zuen zauri baten ondorioz etorri zitzaion gaixotasuna. 1978. urtean medikuek oina mozteko esan zioten, baina berak ezetz esan zuen. Dirudienez, bere rastafari erlijioak galarazten ziolako.
1981. urteko maiatzaren 11an hil zen Miamiko ospitale batean, 36 urte zituela, Bere gorpua jaioterrira, Nine Milera eraman zuten, mausoleo batean atseden hartzera. Oso hileta ederra izan zuen Marleyk herriko jendeari esker eta Jamaikako lehen ministroa eta munduko jende ospetsu ugari hurbildu zen bertara.

Bitxikeria moduan
Kontzertuen aurretik, Superman, Iron Man, Spiderman, Hulk, Batman eta antzeko pertsonaien istorioak irakurtzen zituen Bob Marley-k.


Bob Marleyri buruzko bideoa IKASBIL atarian
Hementxe aurkituko duzu Bob Marleyri buruzko bideo motz bat, gure atarian duela urte batzuk argitara eman zena.


Bob Marley euskaraz
Asko izan dira Bob Marleyren kantak abestu dituzten euskal taldeak. Adibide gisa, guk Fermin Muguruzaren Anima zaitez! abestiaren bideoa ekarri dugu hona, Bob Marleyren Lively Up Yourself abestiaren euskarazko bertsioa.







Kantariaren biografia bila hasita, berriz, Aritz Usandizagaren (Aritz Sound System DJa), Bob Marley, begirunea, maitasuna eta askatasuna liburua aurkitu dugu, txalaparta argitaletxeak 2002. urtean kaleratutakoa.
13. orrialdeko pasarte bat idatzi dugu zuretzat. Bertan, Aritz Usandizagak reggae musikaren bere definizio propioa ematen du. Zein da zurea?





Raggamuffin musika

"Reggaea etxerik gabekoen musika da. Reggaea, sentimenduak adierazi eta zabaltzeko tresna da, jendea irribarrez, saltoka edota triste jartzeko ahalmena du. Energia da. Ez da egun batean sortu eta hurrengoan desagertzen den zerbait. Reggaea, edozein energia mota bezala, eraldatu egiten da. Gizakiok egunez egun aldatzen gara, batzuetan azkarrago eta besteetan mantsoago, baina beti ari gara aldatzen. Ez zara berehalakoan konturatzen, urteak pasa behar dira aldaketaz ohartzeko.
Reggaearekin berdin gertatzen da. Ez dira gauza bera gaur egun egiten den reggaea edo duela hogei urte egiten zena. Desberdintasun handiak daude. Reggaeak garapen nabarmena izan du urteetan zehar. Izan ere, reggaearen zuhaitzak adar asko ditu, eta adar bakoitzak, berriz, kolore desberdineko hostoak.
Gaur egun, ia mundu osoan reggae musika ezaguna bada, besteak beste, Bob Marleyri esker da. Bob Marleyk eta Wailers taldeak, egindako kantuekin eta emandako kontzertuekin, mundu osoan zehar zabaldu zuten reggae musika."


ORAIN JARRI ZURE DEFINIZIOA IRUZKINEN TXOKOAN. ZER DA ZURETZAT REGGAEA? NOLA DEFINITUKO ZENUKE?


6 comentarios:

  1. Niretzat reggaea mixika da, baina bakarri muxika, ez da muxika kutunena, etxean naizenean ezta pentzatu naiz muxika hori hartzea, ez du nire sentipenak igotzeko lortu. Adibidez jotika bat onena da niretzat.

    Oscar

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Beno, Oscar, hurrengoan jotika bat igoko dut zuretzat.

      Eliminar
  2. niretzat herrialdearen arabera musika bat edo beste bat entzuten duzu. Musika kultura da, eta herrialde bakoitza kultur desbernida dauka, horregatik musika desberdina. Reggae oso Jamaikano da, eta seguru haiei asko gustatzen zaie, jotak Oscarri bezala, baina oso ondo Oscar eh, Nafarroko produkto bat,jaja. jorge

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Arrazoia duzu, Jorge, Nafarroakoa, Euskal Herrikoa!!!

      Eliminar
    2. Reggea eta Etiopia asko lotuta daude. Jamaican eta filosofía rastafarik batez ere, Etiopiako erregea mesias bezala ikusi zuten. Hau da Haile Selassie errege beltz bakar izan zuelako, eta Jamaiko esclabu beltz ohiarentzako hori zen kriston ohorea. Haile Selassie Etiopiako leoia izan zen eta horregatik rastafariaren kultura, eta gero bere musikan, hau da reggea, asko agertzen da bere simboloak, leoia, salbazioa eta redenzioa. Dena guztia lotuta bere kolorearekin, gorria, oria, verdea eta beltza. Verdea-lurra, natura. Oria-urrea, aberaztasuna. Gorria-odola, bere etsaiaren aurka borrokatzen, eta beltza-bere azalaren kolorea, Afrikako sustraiak.
      Reggea musika ez da bakarrik musika baizik eta opresioaren ohiuka kontra da.

      Eliminar